Info
Hernaniko Molotoff irrati librearen historiak, berak bakarrik, web orri baterako, liburu (entziklopedia) baterako eta filme edo telesail luze baterako emango luke (humoreaz, maitasunaz eta ilusioaz betetakoa :-)

Hemen azalduko dudana, irratia izan denaren pintzelada txikia (oso txikia) besterik ez da, eskura ditudan argazki batzuk aiitzaki hartuta.
Irratiko estudioa
Zenbat eskutzar zanpatu dituzte botoi horiek. Zenbat tabako hauts, garagardo eta bestelakoak aguantatu ditu gure nahasketa mahaiak...Hogei urte baino gehiago eta kexatu gabe :-)
Lokutorio kaotikoa... Mikrofonoak hitzegingo balute...
Fonoteka
Fonoteka eta bilera gela. Paretek hitzegingo balute...
Altxorrez betetako fonoteka osatu genuen urteetan. Eskerrik asko aportazioak egin zituzten musika talde, diskoetxe eta norbanakoei.
IRRATIKO EKIMEN BATZUK (beste askoren artean)
Molotoff Irratian, irratigintza egiteaz gain, beste hainbat ekimen antolatzen genituen (txosnari buruzkoa web honetako beste atalean ikus daiteke) edo parte hartzen genuen
Mariskada

Irratia finantziazio bila, beti :-)

Marisko trafikoarekin aberastu ginela esango luke norbaitek:-)

Zozketako zenbaki saritua. Haurren laguntza ezinbestekoa zen... Jonen showman senarekin batera :-)
Korrika
.jpg)
Molotoff irratiko maila goreneko kirolariak :-)
Irratiko atletak (Jordi, Hanni, etab), euskeraren alde, beti...
Tailerrak
Herriko kolektibo desebrdinekin batera, irrati tailerrak ere antolatzen genituen. Ikastoletako gazteak edo Saharatik etorritakoekin, besteak beste.
Mikel, Saharauiar gaztetxooekin tailerra eginez.
Hauek eta hemen kabituko ez liratekeen beste hainbat ekimen...

A ze xelebre koadrila... :-)
Ea egunen batean norbait horien guztien bilduma egitera animatzen den. Hernaniko eta Euskal Herriko historia dokumentatuari aportazioa egingo litzaioke honela. Ehundaka herritarren bizitzaren parte garrantzitsua izan da irratia. Ez dadila bakarik gure oroimenean (eta bihotzetan) geratu.
IRRATIKO PROGRAMAZIOEN KARTEL BATZUK
Molotoff irratian, urtero, udazkenarekin batera programazio berria osatzen genuen. Normalean (ahal zenean), programazioaren aurkezpen ekitaldi/festaren bat antolatzen genuen...

Irratiko zoroak Tilosetan programazio berria aurkezten :-)
Guztiak jasotzea zaila da baina jarraian, programazio horienkarteletako batzuk jaso ditugu.
2004-2005

Saioen ordutegia, izena eta azalpena.
Astelehena
19:00/20:00. BURRUNBADA. Magazina. Musika, zinea, albisteak...
20:00/21:00. RAP-AZ. Musikala. Rap musika.
21:00/22:00. ANTIPLASTIK. Musikala. Musika baino zerbait gehiago, munduko saiorik onena.
22:00/23:00. LUR AZPIKO AHOTSAK. Musikala. Musikaz blai.
Asteartea
20:00/21:00. 088. Musikala. Soul, R&B, punk, rock&roll... musikalki definitu gabea. 21:00/22:00. GATZA. Magazina. Ahots desberdin bat.
22:00/23:00. SOUND SYSTEM. Musikala. Musika Beltza (Reggae, rap, soul, brasil...), elkarrizketak, albisteak.
Asteazkena
20:00/21:00. AFONIA. Musikala. Punk-rock.
21:00/22:00. ANARKUSTIKA. Anarkia uhinetan.
22:00/23:00. SOUND SYSTEM. Musikala. Musika Beltza (Reggae, rap, soul, brasil...), elkarrizketak, albisteak.
Osteguna
19:00/20:00. POLARIS. Musikala. Estilo desberdinak. Kalitatea.
20:00/21:00. HERNANI KONEKTION. Hernaniko aktualitateari buruzko magazina. Elkarrizketak, eztabaidak eta partaidetzak aste bakoitzeko berrien inguruan, Kirol Eskirol atal bereziarekin
21:00/22:00. AHUNTZAK MENDIAN. Mendi magazina.
22:00/23:00. SPEEKA SHOW. Musikala. London Hernani konexioa. Elektro, rare groove, hip-hop, reggae...
Ostirala
19:00/20:00. ILUNABARREAN. Elkarrizketak, olerkiak, musika zozketak.
20:00/21:00. TXURIAN BELTZA. Musikala...metal, metal, metal, metal...
21:00/22:00. LET�S GO. Musikala. Sweet rock�n�roll session.
22:00/23:00. GHETTO PEOPLE SOUND. Reggae musika, errezeta begetarianoak, albisteak eta ...askoz ere gehiago!
Larunbata
16:00/17:00. KOSMIK. Musikala. Jungle, dub, drum&bass...
17:00/ 18:00. ATZERA BEGIRA. Musikala. Rock, hardcore...
18:00/19:00. PORRUSALDA. Gazte magazina.
19:00/20:00. SELEKT. Musikala. Musika elektronikoa.
Molotoff@euskalnet.net 943 556 346 edo 943 331 731.
2005-2006

2006-2007

2007-2008

Hannik eskuz eginda.
2008-2009
2009-2010

Bi kartelen egilea: Mik Dirty Vinyl
2010-2011
2011-2012

2014-2015

Egilea: Aaron.
Ikusten duzuenez, hutsune asko dago oraindik betetzeko. Animo beraz...



